Bizkaiko ahaldun nagusi izateko aurkeztuko du PSE-EEk Teresa Laespada. Gaur egun, aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun diputatua da Laespada. Alderdi sozialistak amaitutzat eman du abalak aurkezteko epea, eta gaur jakinarazi ditu datorren maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko direnen izenak. Nora Abete izango da hautagaia Bilboko udal hauteskundeetan. Abete Bilboko Mugikortasun eta Iraunkortasun zinegotzi ordezkaria da gaur egun.
20.000 biztanletik gorako udalerrietan ere aukeratu dituzte hautagaiak. Mikel Torres Portugaleteko alkatea berriz aurkeztuko da alkatetzarako. Hauek izango dira hautagaiak, besteak beste: Barakaldon, Carlos Fernandez; Getxon, Carmen Diaz; eta Santurtzin, Juan Andrades.
Herri denetan hautagai bakar batek izan ditu berme nahikoa alkatetzara aurkezteko, Erandion izan ezik. Bertan, prozesuak aurrera jarraituko du bi hautagaien artean alkatetzara nor aurkeztuko den erabakitzeko.