Teresa del Valle antropologoak jaso du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Teresa del Valle, atzo, Iñigo Urkullu agurtzen. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Teresa del Valle antropologoari Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria eman zioten atzo, erreferente izan delako euskal antropologian ikuspegi feminista txertatzen. Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Txomin Garcia Laboral Kutxakoak eman zioten saria, Donostiako udaletxean egin zen ekitaldian. Goratu egin zuten haren lanak Euskal Herriko kultura garatzen lagundu duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.