Hezkuntza
Tellituk gaur esango du agur lehendakari gisa, Ikastolen Elkarteko batzar nagusian

HERNANI. Koldo Tellituk azken aldiz parte hartuko du gaur Ikastolen Elkarteko batzar nagusian lehendakari gisa. Hernanin (Gipuzkoa) egingo dute batzarra, Oronan, 18:00etan. Tellituk hamalau urte egin ditu lehendakari Ikastolen Elkartean. 2009an, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zuten, eta, geroztik, hura izan da lehendakari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu