Euskadiko Eskola Kontseilua hezkuntza lege berria osatzeko bigarren fasea lantzen hasi da. Hala jakinarazi zuen atzo Koldo Tellituk, Ikastolen Elkarteko lehendakariak; horren harira, Eskola Kontseiluko kide ez diren eragileek bigarren fase horretan parte hartzeko aukera izatea galdegin du. Ikastolen 25. jardunaldi pedagogikoen irekiera ekitaldian egin zituen adierazpenok.
Tellituk azaldu du Ikastolen Elkartea «orokorrean» bat datorrela lege berriaren dokumentuan proposatutako bide pedagogikoarekin: «Eraldaketaren beharra, ikasleen irteera profilaren garrantzia eta ikas-irakas prozesua aipatzen dituelako, besteak beste».
Halere, deitoratu du bi oinarrizko gai ez direla jorratu; Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren osaketa da horietako bat. Tellituren esanetan, JaurlaritzakoHezkuntza Sailak «nahita alboratu» du gai hori orain. Hala, azaldu du Ikastolen Elkarteak «beharrezko» irizten diola gai hori mahaiaren gainean jartzeari: «Dokumentuko proposamen gehienak itunpeko ikastetxeei begira eginak daude, eta ez du aurreikusten zeintzuk izango diren beste ikastetxeen egitura eta ezaugarriak».
Halaber, azaldu du dokumentuan «oso gutxitan» agertzen dela zeintzuk izan beharko liratekeen administrazioaren rola eta proposatutakoa gauzatzeko betebeharrak. Halere, azaldu du ikastolakbidean aurrera egiteko konprometituta daudela: «Azken hogeita bost urteotan hezkuntza sistema osoarentzako lege bat egiteko izan dugun aukerarik onena da».
«Oinarri sendoak jarrita»
Ikastoletako proiektu berriak ezartzeko garaian, Tellituk uste du jardunaldiek«oinarri sendoak» jarri dituztela. 25. aldia da atzo hasitakoa; urte horietan egindako ekarpenen artean jarri dituKiva programa eta Hobekuntza Pedagogiko Iraunkorra.
Tellituk eragile guztiak nahi ditu hezkuntza legearen fase berrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu