«Espainiako Gobernuaren politikak errefusatzen dituztenentzat» beste aukerarik ez dago, Ramon Jauregui PSE-EEko hautagaiarentzat. «Ez dago Europa aldatzeko 220 diputatu lortzeko gauza den beste familia politikorik», azpimarratu du, talde sozialistan biltzen diren guztiak kontuan hartuta. Bilboko Abandoibarran, Ramon Rubial sozialista historikoaren estatuaren aurrean eginiko ekitaldi batean, esan du «gertatzen ari denari ezetz esateko» gai den «Euskadi eta Espainia indartsu bat» nahi duela Europa federal batean eta hori PSOEk bakarrik «berma» dezakeela.
Eider Gardiazabal hautagaiak ere parte hartu du ekitaldian. Hark hitzeman du talde sozialistak lan egingo duela Europatik estatuei ezartzen zaizkien defizit helburuak «malgutzeko» eta Europako Banku Zentrala erreformatzeko, «zor publikoaren kostua murrizteko». «Guk troika sozial baten alde egingo dugu, drama sozialak saihesteko». Gazteentzako lana sortzeko neurriak ere iragarri ditu. Proposatu du horretara bideratutako diru funtsak 15.000 milioitan handitzea eta gutxieneko soldata europarra sortzea.
Europako hauteskundeak. Kanpaina
Talde sozialistak parlamentuan duen pisua jarri du «berme» gisa Jauregik
Defizit helburuak «malgutzea» eta Europako Banku Zentrala erreformatzea proposatuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu