Talde kalteberen egoera besteena baino gehiago zaildu du pandemiak

Javi West Larrañaga.
Bilbo
2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun
Zapalkuntzaren askotariko erpinak lantzeko txosten bateratua eman du argitara Guztiak Batera taldeak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, eta Bilbon aurkeztu zituen ondorioak atzo. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia aztertu dituzte, eta, besteak beste, migratzaileen, ijitoen, sasoikako langileen, LGTBI kolektiboko kideen zein gazteen egoerak hartu dituzte kontuan. Ondorioztatu dutenez, pandemiak gogorrago jo ditu aurrez ere kaltetuta zeuden taldeak.

Atzerritarren Espainiako legeak migratzaileei nola eragiten dien aztertu du, esaterako, Mujeres en la Diversidad kolektiboak. Ikuspuntu utilitarista batetik egindako legea dela salatu dute: «Langileak bilatzen dituena, ez familiak».

Munduko Landaguneko kideek, aldiz, sasoikako langile emakumezkoek antolatzeko dauzkaten zailtasunak jorratu dituzte. Sektorearekiko identifikazio falta aztertu dute; haien arabera, lana sasoika egiteak berak areagotu egiten baitu urruntzea.

Ijitoen errealitatea landu du Amuge emakumezko ijitoen elkarteak. Gizartean txarren ikusita dagoen etnia direla esan dute, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ijitoen %43 muturreko pobrezian daudela. Eskola-porrot tasa oso handiak dauzkate: bakarrik %0,29 heltzen dira goi ikasketak egitera. Gainera, emakume ijitoen bizi itxaropena batezbestekoa baino hogei urte txikiagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.