Tafallako mendizale bat hil da Aragoiko Pirinioetan

Harri batek buruan jo du 54 urteko emakumea, Gorizko aterpetik gertu.

Gorizko aterpetik ateratako irudia, gaur. BERRIA
Gorizko aterpetik ateratako irudia, gaur. BERRIA
2024ko abuztuaren 12a
19:25
Entzun 00:00:0000:00:00

54 urteko emakume bat hil da gaur Aragoiko Pirinioetako Gorizko mendi aterpetik gertu, Fanlo udalerrian (Espainia). Guardia Zibilak adierazi duenez, harri batek buruan jo du Tafallako (Nafarroa) mendizalea.

Ezbeharraren berri 14:00 aldera izan dute, eta Boltañako Erreskate eta Esku-hartze Taldea, Benasqueko Aire Unitateko kideak eta mediku bat bertaratu dira eremura. Haiek, baina, ezin izan dute ezer egin, eta emakumearen gorpua Zaragozako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.