Tabletan erabiltzeko, bost hiztegi egokitu ditu Elhuyar Fundazioak

2012ko abenduaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iaz smartphone-tarako egokitu zituen bost hiztegiak tabletan erabiltzeko prestatu ditu Elhuyar Fundazioak. Android eta IOS plataformen bidez erabili ahalko dira. Elhuyar hiztegia, Elhuyar hiztegia/diccionary; Dictionaire Elhuyar hiztegia; Elhuyar sinonimoen kutxa; eta Elhuyar, ikaslearen hiztegia dira tabletarako jarri dituztenak. Ikaslearen hiztegiak salbu, instalatu ostean ez dute konexio beharrik.

Teknologia berriei begira lan egiten jarraitzen duela nabarmendu du Elhuyarrek. Hauek dira dituzten hurrengo erronkak: hiztegiak liburu elektronikoan integratzea, eta Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoasmartphone-tarako egokitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.