Kontsumoa

Tabakoa %9 garestiago da gaurtik Ipar Euskal Herrian

Gaurtik aurrera tabakoa %9 garestiago da Frantziako Estatuan, eta, ondorioz, Lapurdin, Nafarroa Beherean, eta Zuberoan. Igoera horrekin, batez beste, bost euro balio ditu tabako gorri paketeak Ipar Euskal Herrian, eta urtebeteko epean ia bikoiztu egin du prezioa.

2004ko urtarrilaren 5a
16:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Hor dela eta, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako erretzaile askok muga inguruko benta eta saltokietan erosten du tabakoa, hau da, Espainiako Estatuan —eta ondorioz, Hego Euskal Herrian— duen prezioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.