Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, surf egiten ari zen gizonezko bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan. Ezbeharra 14:20 aldera gertatu da; gizonak arazoak zituen uretatik ateratzeko, eta, azkenean, olatuek arroken kontra bultzatu dute. Donostiako suhiltzaileetako urpekariek konorterik gabe erreskatatu dute.
Udalak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, 44 urteko estatubatuarra da surflaria, eta Zurriola hondartzan arraun surfeko taula bat alokatu du.
Ezbeharra
Surflari bat hil da Donostiako Zurriola hondartzan
Ezbeharra 14:20 aldera gertatu da. Urpekariek konorterik gabe erreskatatu dute 44 urteko gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu