Sumar proiektu «autonomo» batekin aurkeztu da Legebiltzarrera

Olatz Silva Rodrigo.
2023ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Datorren urterako aurreikusten diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztuko da Sumar. Hala adierazi zuen atzo goizean Lander Martinez Sumarren Bizkaiko diputatuak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Haren arabera, proiektu «autonomo» bat aurkeztuko dute, eta «harreman argia» izango du Sumarrekin, bera baita «bidea ezartzen» duena.

Martinezek azaldu zuenez, oraindik ez dute proiektuaren izena adostu, ezta lehendakarigaia eta «barne sufragioa egiteko modua» ere. Martinezek esan zuen horiek «bete beharreko ibilbidearen» parte direla; eta gehitu zuen «konplexua dela alderdi ugarirekin koalizio bat sortzea». Helburua ez da bakarrik hauteskunde batzuetara aurkeztea: ibilbide luzeko egitasmo politiko bat sortu nahi dute, «hamar edo hamabost urtekoa».

Elkarrekin Podemos-IU

Pilar Garrido Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak esan zuen Elkarrekin Podemos-IU koalizioko eragileak prest daudela Sumarrekin hitz egiteko, uste baitu «batasuna dela hauteskundeei aurre egiteko» modurik onena. Garridok gehitu zuen «aldaketei» buruz hitz egiteko garaia dela: «Gero eta nabarmenagoa da Eusko Jaurlaritzaren gaitasunik eza, euskal gizartearen erronkei aurre egiteko». Koalizioarentzat, PSE-EEren eta EAJren eredua «iraungita» dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.