Sumar Mugimendua aurkeztu dute, Eusko Legebiltzarrerako bozei begira

Ohar bidez azaldu dute «subjektu politiko propio bat» eraikitzeko «motorra» izan nahi dutela.

2023-07-21, Donostia. Hauteskundeak Sumar-en Kanpaina amaierako ekitaldia
Sumarren ekitaldi bat, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Iosu Alberdi.
2023ko azaroaren 22a
16:00
Entzun

«Sumar Mugimendua jaio da Euskadin». Hitz horiekin jakinarazi du Sumarrek bere marka erregistratu duela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, datorren urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira: «Euskal ezker eraldatzailearen espazioak hautagaitza sendo eta ilusioz betea izan dezan».

Ohar batean adierazi dutenez, «euskal errealitate politikora egokitzeko» lanetan aritu dira azken hilabeteetan, «modu diskretuan». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako politikagintzan «ziklo aldaketa bat» izango dela iradoki dute, eta horretarako «erabakigarria izango den alternatiba politiko bat» eraikitzea dute xede: «Ziklo berrirako subjektu politiko propio bat eraiki eta bultzatuko duen motorra izan nahi du».

Besteak beste, azaldu dute «arreta handiz» erreparatu dietela azken hilabeteetan hizpide izan diren eztabaidei, «nazio aniztasunari buruzkoei» hain justu. Alor horretan, «XXI. mendeko autogobernuaren beharrei» erantzungo dien «lurralde itun berri baten» alde egin du. Halere, gizarte gaietan egin du indar mugimenduak, horiek jo baititu «ekintza politikoaren lehentasuntzat»; besteak beste, etxebizitza, klima larrialdia eta «eskubide sozial eta demokratikoetan aurrera egitea».

Era berean, hauspotu egin ditu estatu mailan Sumarrek «bizi baldintzak hobetuko dituen gizarte ezkutu baten alde» eginiko proposamenak, eta nabarmendu zenbateko ahalmena duen Espainiako Gobernutik «lan, gizarte eta politika eskubideen» alorrean eragiteko; presidenteordetza bat eta lau ministerio izango dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.