Sumar-en igandeko ekitaldian izango da Nafarroako Podemoseko ordezkaritza

2023ko martxoaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Begoña Alfaro Nafarroako Contigo Navarra-Nafarroa Zurekin-eko koordinatzailea Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Podemoseko diputatuaren igandeko ekitaldian izango da, Madrilen; Pilar Garrido Elkarrekin-Podemos-IUko EAEko koordinatzailea, ez, baina akordioaren alde lanean ari dela esan dute. Espero da Diazek igandean aurkeztea Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako bere hautagaitza. Podemoseko zuzendaritzak, Jone Belarra buru dela, Diazen ekitaldian ez egotea hobetsi du oraingoz, aurrez ez badago idatziz primario ireki batzuk egiteko akordiorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.