Elhuyar Zientziako lantaldeak bederatzi bideo pilulako sorta bat prestatu du koronabirusaren inguruko argibideak emateko, eta egunero-egunero argitaratuko dira. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak hainbat gai landu ditu minutu bateko bideoetan, hala nola birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea eta tratamendu zenbait.
Elhuyarren sare sozialetan eta Zientzia.eus atarian zabaltzen da edukia, eta baita euskarazko 30 hedabidetan baino gehiagotan ere, webgune, telebista eta irrati emisioen bidez. Bideoak BERRIAn ere badaude ikusgai.
Elhuyarrek nabarmendu duenez, koronabirusak sortu duen egoera berezian, herritarrei «euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa» da, eta, lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin «elkarlana sendotzeko abagunea» baliatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.
Koronabirusa 8: tratamenduak proban
[YouTube]https://youtu.be/xn9FI8vGO4Q[/YouTube]
Koronabirusa 7: birusaren mutazioak
[YouTube]https://youtu.be/p-7Vk8635cI[/YouTube]
Koronabirusa 6: pandemiaren metaforak
[Youtube]https://youtu.be/iH21uIRiW50[/Youtube]
Koronabirusa 5: erabateko konfinamendua
[YouTube]https://youtu.be/2UpYZlr7uJo[/YouTube]
Koronabirusa 4: emakumeak zaurgarriago
[YouTube]https://youtu.be/t2ko52tt36U[/YouTube]
Koronabirusa 3: adin guztietakoak infektatu daitezke (apirilak 1)
[YouTube]https://www.youtube.com/5dz3NRNmQhc[/YouTube]
Koronabirusa 2: mesederik ez (martxoak 31)
[YouTube]https://youtu.be/XEcxawmvzgA[/YouTube]
Koronabirusa 1: Saguzarretatik gizakietara (martxoak 30)
[Youtube]https://youtu.be/X9szY5HnIpw[/Youtube]