Sukar Horia, klima larrialdia «modu globalean» lantzeko
BILBO. Krisi ekologikoa eta klima larrialdia «ikuspegi global batekin lantzea» helburu duen Sukar Horia kolektiboa eratu dute. Aurkezpen ekitaldia Petronor findegiaren (Muskiz, Bizkaia) parean egin zuten, atzo —«Euskal Herriko enpresa kutsatzaileena da»—, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten hitz «ponpoxoak» baztertzeko eta «politika zehatz eta eraginkorrak» aplikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu