Suizidioaren hipotesia aztertzen ari dira Ziburun eraikin batetik erori zen emakumearen kasuan

Baionako prokuradoreak baieztatu du suizidioaren hipotesia lantzen ari direla, emakumeen «aurrekari psikiatrikoak» direla eta.

Ziburuko Ibis hotela
Emakumea erori zen Ziburuko hotela. BERRIA
Iñaki Etxeleku.
2024ko apirilaren 25a
11:15
Entzun

Apirilaren 14an Ziburuko hotel bateko bosgarren solairutik erori zen emakumearen auzian, bere buruaz beste egiteko saiakera bat izan daitekeela uste du Baionako prokuradoreak. «Pertsona horrek aurrekari psikiatrikoak eta joera suizidak izan dituela ikusirik, hipotesi horri buruz goaz», baieztatu du Jerome Bourrier fiskalak. Horiek horrela, «hilketa saiakeragatik» abiaturiko ikerketa aitzina doala erran du, zuhurki, «eta oraindik hetsigabea» dela.

Emakumea erori orduko, harekin gela berean zen bizilaguna atxilotu zuten, eta galdeketapean atxiki bi egunez. Azkenean, aske utzi zuten, zaintzapean. Ospitalera larri eraman zuten emakumea, eta, geroztik, galdekatu ahal izan dutela erran du prokuradoreak, baina ez dute deus argirik atera. Haren erranetarik, bizilagunak ez daukala «zerikusirik» hauteman bide dute inkesta egileek, baina, emakumeak erorikoaz «oroitzapenik ez duenez, zaila da erabat erratea bizilagunak ez duela batere zerikusirik».

Bourrierek erran du ikertzen segitzen dutela argitasun gehiagotara heltzeko xedez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.