Gertakaria
Su eman diote auto bati Gasteizen, nahita
Auto bati su eman diote bart gauean Gasteizen, Nafarroako Erregeak kalean. Suhiltzaileen laguntza behar izan da sua itzaltzeko, baina ondoko ibilgailuak ez ditu harrapatuko. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, nahita eman diote su autoari, eta norena den argitu nahian dabil Ertzaintza "kale erasoa edo delitu arrunta" den argitzeko.
Renault 25 bat da erre duten autoa, eta gauerditik ordu laurdenera-edo eman diote su. Ertzaintzak oraindik ez du lortu jabea nor den argitzea, eta hori ikertzen ari dela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu