Irudia. Donostia

Soziolinguista aitzindariari aitortza

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maria Jose Azurmendik soziolinguistikan egindako ibilbide luze eta aitzindariak aitortza jaso zuen atzo iluntzean: Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen, Miramar Jauregian, goraino betetako aretoan. Akademiatik euskararen normalizazioaren alde egin izana goratu zuten. Besteak beste, EHUko Psikologia Fakultatean irakasle eta euskara dekanorde izan zen, eta horko katedraduna ere bada. 2000. urtean Soziolinguistika Klusterraren sorreran parte hartu zuen, eta Bat soziolinguistika aldizkaria ere zuzendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.