Independentziara bidean, «herria aktibatzea eta indarrak norabide berean batzea funtsezkoa» da Sorturentzat

Nazio ekitaldia egin du Azpeitian, Txiki eta Otaegi gogoratzeko. Momentu politikoa aprobetxatu behar dela esan du Oihana San Vicente Sorturen Nazio Kontseiluko kideak.

Oihana San Vicente Sorturen Nazio Kontseiluko kidea, ekitaldian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Oihana San Vicente Sorturen Nazio Kontseiluko kidea, ekitaldian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
jon ordonez garmendia
2024ko irailaren 29a
14:00
Entzun

Sortuk nazio ekitaldia egin du gaur Azpeitian, Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 49. urteurrenean. Ehunka lagun elkartu dira Soreasu antzokian, eta «momentua aprobetxatzearen garrantziaz jabetuz», aurrera begira jarri nahi izan du Sortuk. «Independentziara bidean jauzia egiteko, herria aktibatzea eta indarrak norabide berean batzea funtsezkoa» izango dela adierazi du.

Ekitaldian Oihana San Vicentek adierazi du ezker abertzaleak aldi bakoitzeko egoera politikoa «ondo irakurtzen asmatu» duela, eta oraingoa ere aprobetxatu beharra dagoela gaineratu du. Horretarako, «herria aktibatzea, mobilizatzea eta norabide berean eragitea funtsezkoa» izango dela nabarmendu du.

Kapitalismoa borrokatzeko beharra ere azpimarratu du, eta «utopiaren bandera altxatzera» deitu du: «Aberastasunaren banaketan eta justizia sozialean oinarritutako alternatiba delako gurea. Euskal Herri independentea nahi eta behar dugu, nazioa garelako, herria garelako, eta euskal herritarrontzako bizitza hobeak eraiki nahi ditugulako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.