Sortuk memoria «inklusiboa» galdegin du irailaren 27an

Omenaldiak egin dizkiete Txikiri eta Otaegiri. Biktima, eskubide eta memoria «guztiak» aldarrikatu ditu Sortuk

Juan Paredes Manot Txiki-ren omenaldia, atzo, Zarautzen. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
ZARAUTZ. Atzo bete ziren 46 urte Juan Paredes Manot Txiki, Angel Otaegi eta FRAPeko hiru kide fusilatuta hil zituztela, eta haien oroimenez ekitaldiak egin zituzten Zarautzen eta Nuarben (Gipuzkoa). Haimar Altuna Sortuko kideak adierazi zuenez, «behar-beharrezkoa da nondik gatozen oroitzea», eta nabarmendu zuen «1936tik gaur arte Euskal Herrian bakea eta askatasuna lortzeko ahaleginean bizitza galdu duten herrikideak» izan zituztela atzo gogoan. Eskubide, biktima eta memoria «guztiak» aldarrikatu zituen. Izan ere, Sortuk uste du «soilik kontakizun inklusibo batetik eraiki ahalko» dela «elkarbizitza demokratikoa». Protestak egin zituzten iluntzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.