Sortuk manifestazioak antolatu ditu Preso Politikoen Nazioarteko Egunerako
BILBO. Sortuk zenbait manifestaziotara deitu du Hego Euskal Herrian Preso Politikoen Nazioarteko Egunerako; hots, apirilaren 17rako. Sorturen arabera, ezinbestekoa da euskal preso, iheslari eta deportatu politiko guztien etxeratzea «bizikidetza demokratikoa lortzeko». Bilbon eta Donostian goizez egingo dituzte manifestazioak, eta Gasteizen eta Iruñean, berriz, arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu