Sortu zen tokian, Bilboko Correo kalean, gogora ekarri dute 'Eguna' egunkaria

Omenaldian batu ziren hainbat pertsona, atzo. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
2017ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Correo kalean batu ziren atzo hainbat agintari eta kultur ordezkari, Bilboko Udalak Eguna egunkaria gogora ekartzeko antolatu zuen omenaldi batean. Ez zuten ustekabean hautatu tokia: egunkariaren sorlekua hantxe egon zen, eta oroigarri bat ipini zuten oroitarazteko. Euskarazko lehen egunkaria izan zen, orain dela 80 urte sortua; aski giro zailean jardun zuen, sei hilabetez, 36ko gerraren gordinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.