'Sorionekuak' mobilizaziora deitu du Kontseiluak

2023ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA.Sorionekuak, euskara nafar guztiona egitasmoak herri mobilizazio bat eginen du ekainaren 10ean, 17:30ean, Iruñean. Euskalgintzaren Kontseiluak atxikimendua eman dio egun osoko egitasmoari, eta mobilizazioan parte hartzeko deia egin du. Kontseiluak erran du euskararen ofizialtasunak «inori eskubideak kendu bainoago, ez dituenari aitortzen» dizkiola. Hala, adierazi dute euskaraz bizi nahi duten herritarrak direla, baina egunero hamaika traba aurkitzen dituztela. Oztopo horietako bat da zonifikazioa, zeinaren ondorioz «Nafarroako eremu handienean bigarren mailako herritar» bihurtzen diren; hortaz, «ardura politikoa» eskatzen dute.Egitasmoak «herritar guztien arteko berdintasuna bermatu eta harrotasuna zabaltzeko deia egiten» duela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.