Sorionekuak egitasmoaren «ale ahaztezina»

Sorionekuak manifestuaren aurkezpena. IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
IRUÑEA.Atzo, Sorionekuak egitasmoak xehetasun batzuk eman zituen datorren larunbatean —ekainaren 10ean— Iruñeko Basotxo parkean eginen duen ekinaldiaren inguruan. «Euskararen etorkizunari ongietorri erraldoia egingo geniola adierazi genuenetik, asko eta asko izan zarete gurekin harremanetan jarri zaretenak», esan zuten antolatzaileek, eta ekainaren 10ean «ale ahaztezina» egingo dutela.

17:30ean abiatuko da festa, Antoniutti parketik, txarangek, fanfarreek, kirol taldeek, dantza taldeek, egitasmo antirrazistek, mozorroek, Iruñeko peñek, zenbait herritako kultur egitasmoek eta abarrek lagunduta. «Euskararen aldeko bidea batera egiteko garaia da. Aurrera egiteko garaia. Euskara nafar guztiona baita, Nafarroa osokoa», aldarrikatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.