Solasaldi bat, balio nagusiak garbi izateko

2016ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Aurretiazko borondateen agiriak egiten laguntzeko egitasmo bat abian da Araban, eta, ondo bidean, Osakidetza osora zabaldu nahi dute. Mediku batekin solasaldi bat eduki ahal izaten dute pazienteek —usu haien etxeetara ere joaten dira—. Hartara, beren bizitzako balio nagusien berri emateko era izaten dute, eta, horietan oinarrituta, agiri bat egitekoa. Eskueran badaude dokumentua idazten laguntzen duten eredu batzuk, baina adituek osagile batekin solastatuta egitea aholkatzen dute. Solasaldi horietako batean egoteko bidea izan du BERRIAk. Han, Marga Cuevas. «Fonzalechen [Errioxa, Espainia] jaio nintzen, 1946an, baina umetan etorri nintzen Gasteizera». Sasoiko dago, baina zer pentsa ematen dio geroak. «Ama dut 95 urtekoa, egoitza batean; hura zaintzen ematen ditut ordu asko; egunero joaten gara; ni ez banaiz, ahizpa: egunero», nabarmendu du. «Iruditzen zait, hein batean, geure buruari ipini diogun betebehar bat dela; ez nuke nahi nirekin inork halakorik hartzea». Larri eritzen denerako, argi du: «Ez nuke nahi luzamendurik; pairamenduak ematen dit izua. Hiltzeak ez; ongi bizi izan naiz, ez naiz beldur. Baina ez nuke nahi premia gabeko bizitzaren luzamendurik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.