SNCFk 159.000 euro erreklamatu dizkie Bakegileei

2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bederatzi bakegile epaituko dituzte gaur Akizeko Auzitegian (Okzitania), uztailaren 23an Ion Parot eta Jakes Esnal askatzearen alde eginiko protesten harira. Auzitegian parte zibil gisa jarriko da SNCF tren konpainia, eta 159.000 euroko kalte ordaina eskatu du; justizia gastuak estaltzeko beste 4.000 euro nahi ditu. Tren konpainiaren eskaera berria «neurrigabea eta onartezina» dela erran dute Bakegileek.

Epaiketaren bezperan, auzipetuei babesa adierazi diete Ipar Euskal Herriko 50 bat hautetsik. Nabarmendu dutenez, ekintza baketsuak egin zituzten, eta horien berri aurrez eman zieten lekuko kolektibitateei, lurreko, trenbideko eta aireko garraiobideei eta eragile ekonomikoei. Azaldu dute protestak «Euskal Herrian 2011n abiatu zen bake prozesuaren barruan» iragan zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.