Skolaeri buruzko foru dekretua irailerako espero du Nafarroako Gobernuak

Jone Bastida Alzuru.
2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Skolae hezkidetza programari lege babesa emango dion foru dekretua irailerako prest edukitzea espero du Nafarroako Gobernuak. Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak agerraldia egin zuen atzo parlamentuan, EH Bilduk eskatuta, eta gobernuaren babesa adierazi zion berriro Skolaeri. Gogora ekarri zuen hezkidetza programaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaiak ez zituela auzitan jarri Skolaeren edukiak, eta soilik forma akatsak azaleratu zituela. Kontseilariak ziurtatu zuen foru dekretuak segurtasun juridikoa emango diola Skolaeri, eta erantsi zuen lanean ari direla programa sare publikoan eta itunpekoan arautzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.