Skolae hezkidetza proiektuak aurrera egingo du Nafarroan

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren sententziaren aurkako helegitea jarriko du gobernuak, Gimenok azaldu duenez

2020ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen Skolae hezkidetza proiektua herenegun, baina Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok jakinarazi du gobernuak Espainiako Auzitegi Gorenera joko duela sententziaren aurka, eta, hortaz, Gorenaren epaia iritsi arte Skolae proiektuarekin jarraituko dutela. «Ordura arte epaia ez da irmoa izango», azaldu du. Beste 26 eskolatan ezarriko dute programa irailetik aurrera.

Helburua «kultura berdinzalea bultzatzea» eta indarkeria sexisten aurkako kontzientziazioan lana egitea da. Eskuineko sektoreek, ordea, irmo jo dute egitasmoaren aurka, umeak «doktrinatu» nahi izatea leporatuta. Halere, Gimenok «babes osoa» adierazi dio programari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.