Euskara

Sinonimoen Hiztegia berritu du UZEIk sarean

Azken bertsioa kaleratu dute, webgunea eta helbidea berrituta.

2013ko martxoaren 5a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

UZEIk Interneten jarri du Sinonimoen Hiztegi berritua. 1999an kaleratu zuten lehen aldiz, eta hamar urte egin ditu hiztegiak Interneten. Helbidea ere berritu egin diote: Sh.uzei.com.

UZEIk azaldu du "etengabe" berritzen duela sinonimoen hiztegiaren datu basea, baina 2011ko urriko bertsioa zen orain arte kontsulta zitekeena. Aldaketa berri guztiak jaso ditu bertsio berrituak.

26.703 sarrera sinonimodun ditu hiztegiak, 30.628 adiera ematen dutenak. Sinonimoak soilik dituzten hitzak hartzen ditu hiztegiak.

Erabiltzaileek iruzkinak bidaltzeko aukera ere badute orain. "Jaso nahi genituzke kanpoko erabiltzaileen proposamenak edo iradokizunak, horiek kontuan hartuz hiztegia ahalik eta dinamikoena izatea nahi dugulako", azaldu du UZEIk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.