Sindikatuek baztertu egin dute Segurtasun Sailak egindako proposamena

Lan baldintzen inguruko 37 neurri jasotzen ditu Jaurlaritzaren agiriak. Ertzaintzako sindikatuak biharko negoziazio mahaira joango dira

Ertzainak Borrokan taldeak deitutako protesta bat, Eusko Legebiltzarraren aurrean. L. RICO / EFE.
Jone Bastida Alzuru.
2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Zalaparta ez da baretu. Ertzainen lan baldintzak hobetzeko proposamena eguneratuko duela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta horren inguruko proposamena helarazi die Ertzaintzako ERNE, Esan, Euspel eta SIPE sindikatuei; horiek, ordea, proposamena baztertu dute. Jaurlaritzak ostiraleko negoziazio mahaira eroango du testua; batzarrera joango direla adierazi dute Ertzaintzako sindikatuek.

Protestan ari dira sindikatuak eta Ertzainak Borrokan taldea: besteak beste, lan baldintzak hobetzeko eskatzen ari dira, soldatari arreta berezia jarrita. Horren harira, hurrengo egunetarako mobilizazioak ere iragarri dituzte: gaur eta hilaren 27an, Gasteizen egingo dituzte protestak; eta 29an, Bilbon, Frantziako Tourra abiatu baino bi egun lehenago.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du sindikatuei biharko negoziazio mahairako proposamen bat bidali diela. Proposamen horretan, 37 neurri zehatz daude jasota, ertzainen lan baldintzak hobetuko lituzketenak. Hemezortzi milioi euroko gastua ekarriko luke, Jaurlaritzaren esanetan.

Praktiketan daudenak

ERNE, Esan, Euspel eta SIPE sindikatuek, baina, dokumentua baztertu dute, eta Erkorekari «kontzentratzeko» eskatu diote: «Horrela ez dugu ezer konponduko». Horrez gain, sindikatuek justiziari eskatu diote praktiketan dauden ertzainak Tourrean aritzea galarazteko, baina eskaera hori atzera bota du epaile batek, eta, hortaz, praktiketan dauden agenteak ere txirrindularitza proban egon ahalko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.