Sindikatu Medikoak eskaera handitu du: soldatak 1.000 euro igotzea nahi du
IRUÑEA. «Harrituta eta ezin sinetsita» atera da Nafarroako Gobernua Sindikatu Medikoarekin eginiko azken bilkuratik. Sindikatuak gorago jarri du eskaeren langa, otsailaren 1ean hasitako greba mugagabea bertan behera uztearen truke: hilean 1.000 euroko soldata igoera —orain arte eskatzen zuten igoera halako bi—. Osasunbideak ez du onartu eskaera, eta iragarri du negoziatzen segituko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu