Nobel Sariak

Shirin Ebadi giza eskubideen aldeko ekintzaile irainiarrari eman diote Bakearen Nobel saria

Shirin Ebadi iraniarrari eman dio Norvegiako Nobel Batzordeak aurtengo Bakearen saria. Emakume horrek "giza eskubideen eta demokraziaren" arloan egindako lana omendu nahi izan dute, eta, bereziki, "emakumeen eta haurren" alde egindakoa. Ebadi legelaria, idazlea eta irakaslea da. Zehazki, Irango lehen emakume epailea izan zen, baina 1979ko Iraultza Islamikoaren ondoren, lan hori utzi behar izan zuen.

2003ko urriaren 10a
19:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Hala ere, abokatu gisa lan egiten jarraitu du, eta asasinatuko zenbait idazle eta intelektualen familien defentsa bere gain hartu du azken urteetan. Halaber, giza eskubideen, eta bereziki, emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile ezaguna da Iranen.

Musulmana da Ebadi, baina Irango gizarteko korronte zabal batek bezala, Islamismoaren irakurketa zabalago baten aldekoa da. Hain zuzen ere, islamismoa giza eskubideekin eta demokraziarekin, erlijio eta adierazpen askatasunekin uztartzearen aldekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.