GASTEIZ. Elkarrekin Podemos-IUk sexu eta ugalketa eskubideak arautzeko lege proposamen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean. Legeak «aitzindari» izan nahi du eskubide feministetan, Miren Gorrotxategi eta Isabel Gonzalez legebiltzarkideek azaldu dutenez. Besteak beste, sexu eta ugalketa osasunari arreta emateko zentroak sortzea eta Ugalketa Eskubideen Euskal Behatokia martxan jartzea jasotzen du lege egitasmoak. Halaber, etxean erditzea artatzeko programak arautu nahi ditu, haurdunaldiarekin eta jaiotzarekin lotutako doluari zuzendutako arreta, eta indarkeria «obstetrikoa» eragozteko neurriak.
Era berean, lege egitasmoak proposatzen du sexu heziketa era integralean txertatzea hezkuntzaren «eremu formalean». Pertsona guztiei sexu eta ugalketarako zerbitzu integralak eskuratzeko eskubidea aitortzen die legeak, eta hilekoaren osasunari modu integralean heldu nahi dio, hilekoaren «mitoak eta genero estereotipoak» ezabatzeari arreta berezia eskainiz.
Sexu eta ugalketa eskubideak arautu nahi ditu EP-IUk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu