Sexu bidez transmitituriko gaitzez abisatu du Harri Beltzak

GIBaren inguruan dihardu elkarteak; esan du udaran ere «garrantzitsua» dela gaiaz hitz egitea, prebenitzeko

2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Harri Beltza hiesaren aurkako elkarteak hiesaren eta sexu transmisiozko infekzioen inguruko 2022ko datuak eman ditu aurkeztu berri duen 27. udako kanpainan. Jakinarazi dutenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan GIBaren transmisioak ez du gorakada handirik izan. GIBaz 127 lagun infektatu ziren iaz. Pandemiaren aurreko urteetan 150 kasu inguru atzematen zituzten urtero. Pandemiako lehenengo urtean, berriz, 105era jaitsi zen infektatuen kopurua. Igoera sumatu dute, ordea, sexu harremanen bidez transmititzen diren beste gaitzetan: «Infekzio gonokozikoekin, 2021ean 797 lagun infektatu ziren; 2022an, berriz, 983 lagun. Ia mila pertsona infektatu ziren gonokozikoekin 2022an». Harri Beltzako kideek iritzi diote gizarteak «presente» eduki behar duela hori.

Infektatuen adinari dagokionez, ohartarazi dute batez besteko adina 38 urte dela. Bestalde, GIBarekin infektatu diren gehienak gizonezkoak direla gaineratu dute: «127 infektatuetatik 98 gizonezkoak dira».

«Diagnostiko berantiarra» da elkartea kezkatzen duen beste puntu bat: «Infektatua proba egitera joaten denerako, birusa nahiko aurreratua izaten du».

Harri Beltzaren udako kanpainaren harira, Elias Arizmendi kideak nabarmendu du hiesari buruz nazioarteko egunean hitz egiten dela gehienbat, abenduaren 1ean. Hala ere, elkartearen ustez «garrantzitsua» da udan ere gaiaz hitz egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.