Sexu bidez kutsatutako hiru gaitz egunean

2023ko urriaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bitartez, atzo jakinarazi zuen Konexioa segurua da sentsibilizazio kanpaina jarri duela martxan. Sexu bidez kutsatzen diren infekzioak ditu mintzagai, egunero gisa horretako hiru kasu baino gehiago diagnostikatzen baitira Nafarroan.

«Konexio hau ez da segurua» edo «Zure konexioa blokeatu dute» bezalako mezuak erabili dituzte, prebentzio neurriak erabiltzearen garrantziaz ohartarazteko. Izan ere, adierazi zuten herritarren hein handi batek ez dituela behar diren neurriak hartzen, sexu bidez transmititzen diren gaitzak kolektibo jakin batzuekin bakarrik lotzen dituztelako. Datuek, ordea, kontrakoa diote: 2016-2022 bitarte gora egin zuten gisa horretako infekzioen diagnostikoak.

Igoera bereziki nabarmena izan da 35 urtetik beherakoengan. Hala, 25 eta 34 urte bitarte dituzten gizonen artean metatzen da sifilis kasuen gehiengoa; eta adin tarte bereko emakumeengan, berriz, klamidia gehien. Hala ere, ohartarazi zuten sexu bidez transmititzen diren infekzio kasuen gehienetan ez dagoela sintomarik, beraz, jakinarazten diren kasuek errealitatearen zati bat bertzerik ez dutela islatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.