Sexu askatasunaren aurkako delituen salaketak %37 areagotu dira Hegoaldean

2024ko lehen hiru hilabeteetako datuak eman ditu Espainiako Barne Ministerioak. Lurralde guztietan gehitu dira salaketak.

Elkarretaratze jendetsua otsailean, Azpeitian, inauterietan izandako bortxaketa salatzeko. GOTZON ARANBURU / FOKU
Elkarretaratze jendetsua otsailean, Azpeitian, inauterietan izandako bortxaketa salatzeko. GOTZON ARANBURU / FOKU
2024ko maiatzaren 17a
20:07
Entzun

2024ko lehen hiru hilabeteetan handitu egin zen sexu askatasunaren aurkako delituei lotutako salaketen kopurua Hego Euskal Herrian, baita bortxaketa salaketen kopurua ere, iazko epe berarekin alderatuta. Espainiako Barne Ministerioak emandako kriminalitate datuen arabera, aurtengo urtarriletik martxora bitarte 238 delituren berri izan zuten polizia indarrek, 2023ko garai berean baino 65 gehiago. Horien artean, 85 bortxaketa salaketa jaso zituzten, iaz baino hamabi gehiago.

Lurralde guztietan egin dute gora sexu askatasunaren aurkako delituei lotutako salaketek hiru hilabeteotan: Araban %173, Gipuzkoan %43, Bizkaian %23, eta Nafarroan %22. Bortxaketei dagokienez ere, salaketa gehiago aurkeztu dituzte Gipuzkoan (26 guztira, iaz baino %73 gehiago), Araban (hamabi, %71 gehiago) eta Bizkaian (37, %15 gehiago), baina Nafarroan apaldu egin da kopurua (hamar salaketa, iaz baino %47 gutxiago).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.