Gizartea

Sestaon atzo kabalgatan zauritutako 30 lagunek jaso dute senda agiria

2009ko urtarrilaren 6a
15:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Zaldi batek 30 pertsona zauritu zituen atzo arratsaldean Sestaon (Bizkaia) errege magoen kabalgatan, eta guztiek jaso dute senda agiria, Udaleko iturriek esan dutenez. Ikusle batek botatako petardo bat muturrean lehertu zitzaion zaldiari, Kasko plaza parean, eta animaliaren ondorengo kolpeekin hartu zuten min haiek guztiek.

Hemeretzi lagun Gurutzetako erietxera eraman zituzten eta 11 San Eloyra. Zauri arinak zeuzkaten denek, eta ordu gutxira jaso zuten senda agiria.

Petardoa zeinek bota zuen ikertzen ari da Udaltzaingoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.