ezbeharra

Sestaoko bizilagun bat hil da Espainian, moto istripu batean

56 urteko gizonezko bat da. A-8 autobidean gertatu da ezbeharra, Colunga herriaren parean (Asturias, Espainia).

2023ko martxoaren 25a
18:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Sestaoko (Bizkaia) 56 urteko gizonezko bat hil da gaur eguerdian A-8 autobidean, Colunga udalerriaren parean (Asturias, Espainia), gidatzen zuen motorra bidetik aterata.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 12:45ean gertatu da istripua, autobideko 347,1 kilometroan, Galiziarako norantzan. Gizonezkoa motoan zihoan, baina bidetik atera eta lurrera erori da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.