Sestaoko bizilagun bat hil da Espainian, moto istripu batean
COLUNGA. Sestaoko (Bizkaia) 56 urteko gizonezko bat hil zen, atzo, A-8 autobidean, Colunga udalerriaren parean (Asturias, Espainia) gertatutako istripu batean. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 12:45ean gertatu zen istripua, autobideko 347,1 kilometroan. Gizonezkoa motoan zihoan, baina bidetik atera eta lurrera erori zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu