SESTAO. Sestaoko (Bizkaia) bi bizilagun hil ziren astearte arratsaldean Kantabrian (Espainia),auto istripu larri batean. Ama-semeak dira, 42 urtekoa bata eta 19 urteko bestea, eta auto batek eragin zien heriotza, errepidetik atera eta kolpe larria emanda. Istripu berean beste pertsona bat hil zen, Santo Domingo de la Calzadakoa (Errioxa, Espainia). Guztira, hiru pertsona harrapatu eta hil zituen auto horrek Ribamontan al Mar herrian, kontrola galdurik errepidetik atera eta pertsona horiek harrapatuta.
73 urteko gizon bat zen autoaren gidaria; 0,72ko alkohol tasa eman zuen, 0,25 baimendua baino ia hiru aldiz gehiago; drogetan ere positibo eman zuen. Epailearen aurretik igaro zen atzo, eta aske utzi zuten gero, karguekin. Astero aurkeztu beharko du epaitegian, eta gidabaimena kendu diote.
Asteartean gertatu zen harrapaketa, CA-433 errepidean. Sestaoko ama-semeak eta 68 urteko andrazko bat paseoan zebiltzan errepide alboko oinezkoentzako eremuan, eta autoak aurrean eraman zituen.
Sestaoko ama-semeak harrapatu dituen gidaria, aske
73 urteko gizonak legezko alkohol tasa baino hiru aldiz gehiago eman du, bai eta positibo ere drogetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu