Geroa Bai koalizioak «errealitatetik abiatzeko» beharra nabarmendu du. Bixente Serrano Izko hautagaiaren ustez, «Nafarroa gizarte ireki eta aniztuna» dela aitortu behar da eta aitorpen hori «ezin da oztopotzat hartu». Otsagabian egindako ekitaldian, Serrano Izko Geroa Baiko hautagaiak nabarmendu zuen aniztasun hori «ideiak partekatzeko eta denon artean eraikitzeko aukera gisa» hartu behar dela.
Geroa Bai koalizioko Senaturako hautagai Ana Vilchesek «pazientzia eta buruargitasunez aurrera egiteko garrantzia» nabarmendu zuen Otsagabiako ekitaldian. «Mundua, batzuen eta besteen kontrako kolpeka baino, hobeto egiten da denon artean, lankidetzan», gaineratu zuen. Beste ekitaldi batean, Iruñean, Uxue Barkosek eta Laura Alvarez de Eulate hautagaiek hauteskunde legearen balizko erreforma aipagai izan zuten. Erreforma egitekotan, herritarren parte hartzea handitzeko izan beharko luke, Uxue Barkosen ustez. Zerrenda irekien sistema aztertzeko prest azaldu zen. Baina Kongresuaren ordezkaritza uniformatzearen kontra agertu zen.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Serrano: «Nafarroakoa gizarte ireki eta aniztuna da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu