Senpereko (Lapurdi) gazte bat Paueko komisariara (Okzitania) eraman dute goizean. Euskal Irratien informazioen arabera, gaztea Baionara deitua zuten gaurko, eta handik Pauera eraman dute gero. Oraindik ez dute erran atxiloaldian ezarri duten ala ez. Senpereko etxe agentzietan agertutako pintaketen harira deitua zuten gaztea.
Jada ekainean, Senpereko lau gazte arrastatu zituzten arrazoi beragatik, eta, urrian, beste bat. Atxilotutako bostak Pauera eraman zituzten orduan ere, baina denak libre utzi zituzten egunean bertan. Senpereko herritarrek elkarretaratzeak antolatu zituzten egoera salatzeko.