Herrietako bozak

Senperen Idiart, eta Azkainen Fournier

Senperen Dominique Idiartek lekua kendu dio orain arteko auzapezari, Pierre Marie Nousbaum-i. Azkainen, Jean Louis Fournier orain arteko auzapezak irabazi du.

Herrietako bozak, Ipar Euskal Herrian. GUILLAUME FAVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko ekainaren 28a
21:45
Entzun

Senpereko auzapez berria izanen da Dominique Idiart. Jean François Bederederen Senpere Bai zerrenda abertzalearekin aliantza egin zuen, lehen itzuliaren ondotik. Bozen %51 lortu ditu. Orain arteko Pierre-Marie Nousbaum kendu du auzapez kargutik, hark bozen %49 zituelarik.

Azkainen, orain arteko Jean Louis Fournier auzapezak irabazi du berriz: %37,2. Gorka Taberna zerrenda abertzale eta ekologistako zerrendaburuak lortu du bigarren postua: %24,3. «Biziki kontent gara. Bigarren indar izateak ardura ematen digu. Kanpaina osoan argi utzi dugu ezkertiar abertzale ekologista eta feministak garela, eta jendeak botoa eman digu. Biziki kontent gara», esan du. Benedicte Luberriaga heldu da hirugarren postura (%21,2), eta Pierre Clausell laugarren postura (%17,4). EH Baik adierazi du «hainbat tokitan emaitza deigarriak» lortu direla. «Hala nola Azkainen, Maulen, Hendaian, Senperen eta Miarritzen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.