Sanferminak

Senidetutako hirien eguna ospatu du Iruñeko Udalak

Iruñea eta Baiona mende erdi baino gehiago daramatzate senide.

2014ko uztailaren 9a
20:22
Entzun

Senidetutako hirien eguna ospatu du gaur Iruñeko Udalak. Besteak beste, Baionako eta Nafarroako hainbat herritako ordezkariek parte hartu dute Konestable jauregian eginiko ekitaldian. Bestak eta senide direla ospatu dute topa eginez. Iruñeko udal gobernuko kideak ere izan dira. Paderborn (Alemania), Yamagutxi (Japonia) eta Pamplona (Kolonbia) hirien senide ere bada Iruñea, baina ezin izan dute ekitaldira bertaratu, udal gobernuak jakinarazi duenez.

Iruñeko alkate Enrique Mayak eta Baionako auzapezorde Yves Ugaldek hartu dute hitza. Horrez gain, Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcina, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Alba eta Nafarroako ararteko Javier Eneriz ere izan dira. Klasiko bat bilakatu da Iruñeko sanferminetan hiriarekin senidetutako bertze hiriei egiten dieten harrera ekitaldia. Bestetako egitarauak beti jasotzen du ekitaldi hori.

Baionarekin 1960tik

Baionarekin daramatza urte gehien senidetuta Iruñea. 1960. urteko ekainaren 19an sinatu zuten Iruñea eta Baionako orduko ordezkariek bi hirien arteko senidetze ituna. Nafarrek sinatzen zuten gisa horretako lehen hitzarmena izan zen. Geroztik, hamaika ekitaldi antolatu dituzte bi udalek, elkar ezagutzeko asmoz, eta mende erdi baino gehiago egin dute senide gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.