Sendagaien Europako Agentzia Errusiako Sputnik V txertoa aztertzen hasi da

Agentziak adierazi du txertoa garatu duen botika etxeak bidalitako ikerketek bultzatuta hartu dutela erabakia.

Sputnik V txertoaren artxiboko irudi bat. NATHALIA AGUILAR/EFE
Maria Ortega Zubiate
2021eko martxoaren 4a
11:01
Entzun

Errusian garatu duten txertoa aztertzen hasi da Sendagaien Europako Agentzia: Sputnik V deitua. Segurtasunaren, eraginkortasunaren eta kalitatearen "azterketa jarraitua" egingo duela jakinarazi du. Txertoak %92ko eraginkortasuna duela baieztatu du The Lancet aldizkariaren artikulu batek. Agentziak txertoari oniritzia ematen badio, litekeena da Europako Batasunean banatzeko era egitea.

Gaur kaleratutako agiri batean baieztatu du agentziak txertoa aztertzeko pausoa eman duela. Adierazi du erabaki hori hartu duela txertoa garatu duen botika etxeak agentziara bidalitako laborategiko azterketen eta ikerketa klinikoen emaitzak aztertu eta gero. Informazio hori Herbehereetan egiaztatzen ari dira orain, Amsterdamen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.