Europako Etorkizunari Buruzko Konferentziak lehen osoko bilkura egingo du, datorren larunbatean, Estrasburgon, eta Self-Determination erabakitzeko eskubidearen aldeko caucus-ak jakinarazi du autodeterminazio eskubidea «sustatu eta defendatuko» dituela horretan. Korsika, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi diputatuk osatu dute taldea: Pernando Barrenaz (EH Bildu) eta Izaskun Bilbaoz (EAJ) gain, François Alfonsik (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManusek (Sinn Fein), Toni Cominek, Clara Ponsatik eta Carles Puigdemontek(Junts Per Catalunya), Diana Ribak eta Jordi Solek (ERC).
Taldeak ohar batean nabarmendu duenez, konferentzia «aukera paregabea» izango da Europako herrien eta EB Europar Batasuneko erakundeen arteko «tartea ixteko» eta Europar Batasunaren «erreforma sakon bati buruz» hausnartzeko. Caucus-ak aldarrikatu du «argitasunari buruzko" Europako lege baten beharra, demokraziaren, aniztasunaren, elkarrizketaren eta baterako erabakiaren bidez EBn autodeterminazioari buruzko gatazka demokratikoak konpontzeko tresna gisa».
Hiru ordezkarik parte hartuko dute konferentzian: Puigdemontek, Solek eta MacManusek.