Seina urteko eskaerarekin, epaiaren zain

Amaitu da Iruñerriko hamar gazteren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean.Torturapeko deklarazioak direla oinarri esan du defentsak

Iruñerriko gazteak protestan, Madrilen, auzitegira sartzerako. F. VILLAR / EFE.
gurutze izagirre intxauspe
2015eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Sententziaren zain geratu da Iruñerriko hamar gazteren aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean. Auzipetu guztien izenean, Ibai Azkonak euskaraz egin du azken adierazpena. «Kartzelak husteko» garaia dela esan du, eta bere absoluzioa zein auzi berean epaituriko beste bederatzi gazterena eskatu du. Euren kontrako froga bakarrak torturapean lorturiko aitorpenak direla azpimarratu du —gero epailearen aurrean berretsi ez zirenak—. Mikel Marin, Iker Aristu, Diego Octavio, Iker Araguas, Ibai Azkona, Oihan Ataun, Mikel Beunza, Iñaki Marin, Gorka Sueskun eta Mikel Flamarique dira auzipetuak, eta fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat, Segiko kide izatea egotzita. Epaiketaren amaieran jaitsi du fiskalak hamarretik sei urtera gazteen kontrako zigor eskaera. Zigor eskaerak baliogabetzeko eskatu du defentsak, gazteak militantzia politikoan aritzeagatik epaitu dituztela argudiatuz, bestelako frogarik gabe.

Gazteek epailearen aurrean eginiko tortura salaketei ez die sinesgarritasunik eman fiskalak, azalduta tortura kasuak izan direnean ikertu egin dituztela.2008an atxilotu zituzten, eta torturak salatu zituzten guztiek. Bat izan ezik, guztiak espetxeratu zituzten, eta bermeak ordainduta atera ziren gero. Zazpi urtera hasi da auzi horren epaiketa. Hamar auzipetuetatik hiru espetxean dira beste auzi batzuengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.