Sei pertsona zauritu dira Gasteizen etxe batean izan den sutean

Antonio Machado kaleko etxebizitza batean izan da sutea.

2024ko irailaren 29a
16:00
Entzun

Gaur eguerdian sute bat izan da Gasteizko Antonio Machado kaleko etxebizitza batean, eta sei pertsona zauritu dira. Horietako batek, etxebizitza horretan bizi zen bizilagun batek, erredura larriak jasan ditu. Beste lau pertsonak, bi ertzain eta beste bi bizilagun, kea arnastu dutelako artatu behar izan dituzte.

Sua 13:00etan piztu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Seigarren solairuan dago etxebizitza, eta sua eta kea beste solairuetara zabaldu da. Eraikinak zortzi solairu ditu, eta bizilagunak atera egin behar izan dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.