Sei gizon atxilotu dituzte Donostian, sexu eraso batengatik

Emakume bat bere borondatearen kontra atxikitzea ere leporatzen diete. Donostiako Udalak elkarretaratzea antolatu du biharko, 12:00etan, Alderdi Ederren, erasoa gaitzesteko.

INDARKERIA MATXISTA - KONTZENTRAZIOA
Eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa, Donostiako udaletxearen aurreran, iazko uztailean. BERRIA
jakes goikoetxea
2024ko otsailaren 16a
14:30
Entzun

Donostiako Udaltzaingoak sei gizon atxilotu ditu azken orduetan, ustez emakume bati sexu eraso bat egiteagatik, bere borondatearen kontra atxikitzeagatik eta lapurtzeagatik, Donostiako Udalak zabaldutako informazioaren arabera. Atxilotuak epailearen esku geratu dira, eta hark aske utzi ditu arratsaldean, deklaratu ostean: bost, karguekin, eta bat, gabe. Ikerketa zabalik dago, zer gertatu den jakiteko eta atxilotuen inplikazioa argitzeko.

Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak agiri bat adostu du gertatutakoa salatzeko. Alde batetik, «irmo» salatu dute erasoa; bestetik, babesa eta elkartasuna adierazi diete emakumeari eta haren ingurukoei. «Halako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira, eta udalak guztiz gaitzesten ditu», dio Bozeramaileen Batzordearen agiriak. «Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartearekin, mugimendu feministarekin eta hiriko gizarte eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde».

Erasoa gaitzesteko, elkarretaratzea egingo dute bihar, 12:00etan, Alderdi Ederren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.