Sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu dute Gilen Goitiren aurka

Epaia irailaren 27an emango du epaitegiak, bitartean kontrol judiziala kendu egin diote Goitiri

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Gilen Goiti gaztearen aurka prokuradoreak sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen atzo Baionan iragan epaiketan. Epaia irailaren 27an emango dute. Baionako festetan izan ziren istiluetan hiru poliziaren zauritzeaz eta beste baten iraintzeaz akusatua da gaztea. Egun hartan Baionako eta Iruñeko alkateek herrian zehar martxa bat egiten zuten. Aurten Baionako Gazteak izeneko taldeak torturaren aurkako elkarretaratzea deitua zuen ordu berean. Ibilbidean zehar iskanbilak izan ziren, eta bi gazte atxilotu zituzten: Goiti eta Unai Arkauz adingabea. Askatasunak salatu egin zuen «giroa pozoinduz Poliziaren probokazioak etengabeak izan ziren elkarretaratze guzian». Gehitu zuen: «Goiti ekainean jada epaitu zuten, eta bere aurkako jazarpen gisa hartzen dugu oraingoa». Hala nola gaztea Parisen epaitua izan zen Xan Beyrirekin, eta hiru urteko kartzela zigorra jarri zioten. Bat eginbeharrekoa eta besteak kartzelara bueltatuz gero, kondenazio berriarekin gehituko liratekenak. Bi urte hauek aplikatu ala ez prokuradoreak epaileei zein zigor aplikazioen epaileari utzi dio. Argudiatuz «bi urteko zigorra erortzea zigor gogorregia litzateke».

Alderdi zibilak 2.800 euroko isuna eskatu du Goitiren aurka. Prokuradorea alderdi zibilaren eskaeretatik haratago joan da beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.